2014/11/19

Zientzia eta Artea, Onkologikoan.

Madrilgo Universidad Complutenseko Alejandro Pérez-Ochoa eta New Yorkeko Unibertsitateko Timothy G. Bromage paleoantropologoen argazki mikrodigitalak.

Bietan, lakuetako Tenkaren (Tinca Tinca) ezkaten xehetasunak erakusten dira; lehenengoan, Kosmos izeneko argazkian, Chernobylgo (Ukrania) zentral nuklearretik urruneko laku batean bizi den arrain horren ezkata; bigarrenean, Kaos argazkian, Chernobylgo zentral nuklearretik hurbil bizi den arrain horren ezkata.

Kosmosa eta Kaosa: Donostiako Ospitale Onkologikoan eskegitako artelana.

 







2014/04/01

Leire Bilbaoren poema bat


Burua kentzen

(Leire Bilbao, Ezkatak, Susa, 2006)

Badira
emakume azalak
ezkata usaina baino itsaskorragoak
Badira
barrua nola hustu jakiteke
urdailera zuzenean doazen esku emeak
Badira
amantalean batzen diren odolak
Badira
senarraren begirada duten arrainak
Badira
arnasestuz erauzten diren zakatzak
Badira
olatuen dardara duten gorputzak
Badira
maitale desleialarekin bezala
itsasoarekin oheratzen direnak
Badira
arrainei beraiena bailitz burua kentzen dieten
emakumeak.





Emakumea, txalaparta jotzen, martxoaren 8an