2010/09/18

Ama / Maman



Ama, Louise Bourgeoisen eskultura (errekatik)  / Maman by Louise Bourgeois (photo from the river)

                                                   (Fotoa alboko eskaileretatik)


Louise Bourgeois


(Fotoa internetetik)
  Parisen jaio zen, 1911ko abenduaren 25ean. New Yorken hil zen, 2010eko maiatzaren 31n, 98 urte zituela. Louise Bourgeois izan da eskultore garrantzitsuenetako bat. Artistak 70 urte zituenean, New Yorkeko MoMak  eskaini zion,  museoak lehen aldiz emakume bati antolatzen zion  atzera begirakoa. Agian, berandu  samar.
  Ama artelana Bilboko itsasadarraren ertzean dago ikusgai, eta artistaren azkenaldiko Armiarma sailekoa da, munduan zehar sakabanatuta dauden besteekin batera.

2010/09/14

Leiho-garbitzailea / Window cleaner

Kristal garbitzailea

Hiriko etxe handi batean andamioa
andamio gainean kristal garbitzailea

Lehioaren barrukaldean andere bat negarrez
badirudi kristal garbitzaileak
painua kristalean pasatzean
lehunki lehortzen dituela
anderearen malkoak



Joseba Sarrionandia

Stop!

Mundua aldatuko dugu... / We will change the world...
...arteaz. /...with the art.