Matematika irakasle bi.
Andereak eta gizonak ez dute egundo elkar ikusi. Batak A hirian bizi eta hango eskolan lan egiten du, eta besteak B hirian, bertako eskolan klasea emanez. Bata bestearengandik oso hurrin bizi dira, eta hala ere sarritan amets berdinak egiten dituzte.
Iragan gauean amodio grinatsu eta ezinezko bat amets egin zuten eta, goizaldean, ia aldi berean esnatu egin ziren, amets arraroa etenda, samindurik.
Gaur, goizeko hamarretan, lerro paraleloei buruzko klasea ematen ari dira. Eta zergatik jakin gabe, tristatu egiten dira, elkarrengandik hurrin, ia une berean, arbelean klarion zuriaz bi lerroak marraztean, lerro paraleloak ez direla inoiz batuko gogo ilunez erakustean.
Joseba Sarrionandiaren Han izanik hona naiz liburutik hartutako testua
Irakasle naiz eta testu hau zoragarria iruditu zait.
ErantzunEzabatuOrain dela ordu bat umeekin Hodeia abestia kantatzen aritu naiz jaialdi baten, berau be Sarriren hitzekin Pirritx eta Porrotxek sortua. Nola eskertu gizon honeri guztion pentsamenduak halako hitz ederrekin adieraztea? Azken bi liburuak gomendatzen dizkizut, "Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako" eta "Moroak gara behelaino artean?". Lehenengoa xamurra eta umeekin lanean gabiltzanontzat ausnarketarako bide ona, bigarrena sakona eta zuzena. Perfect
zorixonak blogagaitik! Aguuur