2015/11/04

Nor ote da Parisko emakume gaztea? / Who is she?

Parisen, 2007ko udan ateratako argazkia: Senaren ertzean, andre gazte anonimo bat,  koadernoan idazten. Nor ote da? Zer ote da haren bizitzaz? Non ote dago orain? Zer idatzi zuen? Zer ...

 


nor da? 

nor da gogoan daukazuna, nor da
lo aurreko zure instanteen jabe, nor da
bihotzean daramazuna, nor da
zure begietan gorderik, nor da
nor da gogoan daukazuna, nor da
                               ruper ordorika

2015/10/14

Kafetegiko terraza, gauean.

Terrasse du café le soir, Place du forum, Arles
Van Goghek margotutako kafea.
Siziliatik bueltan, Arlesko kafetegi famatua bisitatzeko aukera izan genuen; gauean, gu heldu eta segituan itxi zuten, baina goizean, gosariaz eta lekuaz gozatu genuen.
 

2014/11/19

Zientzia eta Artea, Onkologikoan.

Madrilgo Universidad Complutenseko Alejandro Pérez-Ochoa eta New Yorkeko Unibertsitateko Timothy G. Bromage paleoantropologoen argazki mikrodigitalak.

Bietan, lakuetako Tenkaren (Tinca Tinca) ezkaten xehetasunak erakusten dira; lehenengoan, Kosmos izeneko argazkian, Chernobylgo (Ukrania) zentral nuklearretik urruneko laku batean bizi den arrain horren ezkata; bigarrenean, Kaos argazkian, Chernobylgo zentral nuklearretik hurbil bizi den arrain horren ezkata.

Kosmosa eta Kaosa: Donostiako Ospitale Onkologikoan eskegitako artelana.

 







2014/04/01

Leire Bilbaoren poema bat


Burua kentzen

(Leire Bilbao, Ezkatak, Susa, 2006)

Badira
emakume azalak
ezkata usaina baino itsaskorragoak
Badira
barrua nola hustu jakiteke
urdailera zuzenean doazen esku emeak
Badira
amantalean batzen diren odolak
Badira
senarraren begirada duten arrainak
Badira
arnasestuz erauzten diren zakatzak
Badira
olatuen dardara duten gorputzak
Badira
maitale desleialarekin bezala
itsasoarekin oheratzen direnak
Badira
arrainei beraiena bailitz burua kentzen dieten
emakumeak.





Emakumea, txalaparta jotzen, martxoaren 8an

2013/10/02

Goizeko eguzkia

Estatu Batuetako Ed Lachman zinemagileak Edward Hopperren Goizeko eguzkia koadroa (1952) birsortu zuen Thyssen-Bornemisza Museoan, 2012ko udan.
Lachmanek hiru dimentsiotan erreproduzitzen du koadroaren agerraldia, eta, horrela, pintore estatubatuarrak artelanetan erabiltzen zituen zenbait baliabide zinematografiko argitzen dizkigu.


Argazkia: Madril, 2012ko abuztua.

2013/09/29

Ikusten dudanaren tamainakoa naiz / I am the size of what I see





Ikusten dudanaren tamainakoa naiz...


Unibertsoaz lurretik ikus daitekeen beste ikusten dut nire herrixkatik.
Horregatik nire herrixka beste edozein lur bezain handia da.
Ikusten dudanaren tamainakoa naizelako,
Ez nire altueraren tamainakoa.
Hirietan bizitza txikiagoa da
Hemen baino, nire etxean, mendi honen gailurrean.
Hirian etxe handiek giltzaz ixten dute begirada,
Zerumuga ezkutatzen dute,
Gure begirada bultzatzen dute zeru guztietatik urrun.
Txikiak bihurtzen gaituzte,
dena ateratzen digutelako,
Eta horrela ezin dugu begiratu.
Eta txiro bihurtzen gaituzte,
Gure ondasun bakarra ikustea delako.

Alberto Caeiro (Fernando Pessoaren heteronimoa)

Itzulpena: Josu A.


I’m the size of what I see...

From my village I see as much in the Universe as you can see from earth...
So my village is as big as any other land
Because I’m the size of what I see,
Not the size of my height...

In the cities life is smaller
Than here in my house on top of this hill.
In the city the big houses shut your sight with a key,
Hide the horizon, push your eyes far away from all the sky,
Make us smaller because they take away what our eyes can give us,
And make us poor because our only wealth is seeing.

Alberto Caeiro (heteronym of Fernando Pessoa)





 Serantes ez da handia,
baina menditik ikus daitekeen  beste ikusten da haren  tontorretik.
Horregatik da beste  mendi altuago batzuk bezain handia.
Bertatik ikusten denaren  tamainakoa delako,
Ez haren altueraren tamainakoa.

2013/09/10

1973ko irailaren 11


Irailaren 11 heltzen denean, New Yorkeko Dorre Bikien kontrako atentatu datorkigu burura; atentatu krudela eta ankerra. Baina, baita !973an Txilen egindako Estatu Kolpea ere.

Hemen Victor Jararen kanta eder bat: El Derecho De Vivir En Paz.



2013/09/08

Une xumeak


Palman aurkitu nuen txoko eder hau. Bertan liburu-denda bat: Babel.
Liburuak eta taberna, batera. Carver Country liburua erosi eta terrazan, garagardo bat eskatuta, irakurketaz gozatu nuen, ilundu arte.

2011/12/27

Beldurra / Fear: R. Carverri

gauaren iluna amildu egiten da kanpoan.
      logelan, bakardadea, beldurrak, heriotza  oldartu egiten zaizkit






Raymond Carverrek, idazle estatubatuarrak, Fear izeneko poeman, bere beldurrak banan-banan aipatzen ditu: 



Fear 

by Raymond Carver


Fear of seeing a police car pull into the drive.
Fear of falling asleep at night.
Fear of not falling asleep.
Fear of the past rising up.
Fear of the present taking flight.
Fear of the telephone that rings in the dead of night.
Fear of electrical storms.
Fear of the cleaning woman who has a spot on her cheek!
Fear of dogs I've been told won't bite.
Fear of anxiety!
Fear of having to identify the body of a dead friend.
Fear of running out of money.
Fear of having too much, though people will not believe this.
Fear of psychological profiles.
Fear of being late and fear of arriving before anyone else.
Fear of my children's handwriting on envelopes.
Fear they'll die before I do, and I'll feel guilty.
Fear of having to live with my mother in her old age, and mine.
Fear of confusion.
Fear this day will end on an unhappy note.
Fear of waking up to find you gone.
Fear of not loving and fear of not loving enough.
Fear that what I love will prove lethal to those I love.
Fear of death.
Fear of living too long.
Fear of death.

I've said that.


Miedo
Raymond Carver

Miedo de ver una patrulla policial detenerse frente a la casa.

Miedo de quedarme dormido durante la noche.
Miedo de no poder dormir.
Miedo de que el pasado regrese.
Miedo de que el presente tome vuelo.
Miedo del teléfono que suena en el silencio de la noche muerta.
Miedo a las tormentas eléctricas.
Miedo de la mujer de servicio que tiene una cicatriz en la mejilla.
Miedo a los perros aunque me digan que no muerden.
¡Miedo a la ansiedad!
Miedo a tener que identificar el cuerpo de un amigo muerto.
Miedo de quedarme sin dinero.
Miedo de tener mucho, aunque sea difícil de creer.
Miedo a los perfiles psicológicos.
Miedo a llegar tarde y de llegar antes que cualquiera.
Miedo a ver la escritura de mis hijos en la cubierta de un sobre.
Miedo a verlos morir antes que yo, y me sienta culpable.
Miedo a tener que vivir con mi madre durante su vejez, y la mía.
Miedo a la confusión.
Miedo a que este día termine con una nota triste.
Miedo a despertarme y ver que te has ido.
Miedo a no amar y miedo a no amar demasiado.
Miedo a que lo que ame sea letal para aquellos que amo.
Miedo a la muerte.
Miedo a vivir demasiado tiempo.
Miedo a la muerte.
Ya dije eso.


                                             




2011/04/25

Gerra Zibileko bonbardaketak

Beheko linkean sartuz gero, Euskal Herrian izandako bonbardaketen gaineko material ugaria izango duzu: testuak, bideoak, lekukotasunak, kronikak, poemak eta argazkiak. 


1937ko apirilaren 26a: Gernikako bonbardaketa


Wordle: Aita hautsa

Durangoko hondakinei: Podomaticen otoitz baten modura grabatutakoa. Aparatu gainean klikatuz gero, audioaren deskripzioa ikusiko duzu.


Gerra Zibilean, ume asko, familiarengandik bananduta, Santurtziko portutik abiatu ziren barkuetan atzerrira eraman zituzten: harrezkero,  haietako asko ez ziren  itzuli jaioterrira. 
Santurtziko arrantza-portuko garabiaren oinarrian egindako
mosaikoaren zati honetan, une tragiko hura gogorarazten da.
 

2011/03/27

Zerutik etorri zen infernua


Hil  honen 31n, Durangoko bonbardaketaren  74. urteurrena izango da, apirilean, Gernikakoa eta Eibarkoa. Uztailean, Otxandiokoaren  75. urteurrena. Hementxe, geure herrian, izandako bonbardaketen gaineko lekukotasun batzuk irakurri, entzun eta ikus ditzakezu, beheko helbidean:


                                                                     http://www.wix.com/otsoadantzan/faxisten-bonbardaketak