2015/11/04

Nor ote da Parisko emakume gaztea? / Who is she?

Parisen, 2007ko udan ateratako argazkia: Senaren ertzean, andre gazte anonimo bat,  koadernoan idazten. Nor ote da? Zer ote da haren bizitzaz? Non ote dago orain? Zer idatzi zuen? Zer ...

 


nor da? 

nor da gogoan daukazuna, nor da
lo aurreko zure instanteen jabe, nor da
bihotzean daramazuna, nor da
zure begietan gorderik, nor da
nor da gogoan daukazuna, nor da
                               ruper ordorika

2015/10/14

Kafetegiko terraza, gauean.

Terrasse du café le soir, Place du forum, Arles
Van Goghek margotutako kafea.
Siziliatik bueltan, Arlesko kafetegi famatua bisitatzeko aukera izan genuen; gauean, gu heldu eta segituan itxi zuten, baina goizean, gosariaz eta lekuaz gozatu genuen.
 

2014/11/19

Zientzia eta Artea, Onkologikoan.

Madrilgo Universidad Complutenseko Alejandro Pérez-Ochoa eta New Yorkeko Unibertsitateko Timothy G. Bromage paleoantropologoen argazki mikrodigitalak.

Bietan, lakuetako Tenkaren (Tinca Tinca) ezkaten xehetasunak erakusten dira; lehenengoan, Kosmos izeneko argazkian, Chernobylgo (Ukrania) zentral nuklearretik urruneko laku batean bizi den arrain horren ezkata; bigarrenean, Kaos argazkian, Chernobylgo zentral nuklearretik hurbil bizi den arrain horren ezkata.

Kosmosa eta Kaosa: Donostiako Ospitale Onkologikoan eskegitako artelana.

 







2014/04/01

Leire Bilbaoren poema bat


Burua kentzen

(Leire Bilbao, Ezkatak, Susa, 2006)

Badira
emakume azalak
ezkata usaina baino itsaskorragoak
Badira
barrua nola hustu jakiteke
urdailera zuzenean doazen esku emeak
Badira
amantalean batzen diren odolak
Badira
senarraren begirada duten arrainak
Badira
arnasestuz erauzten diren zakatzak
Badira
olatuen dardara duten gorputzak
Badira
maitale desleialarekin bezala
itsasoarekin oheratzen direnak
Badira
arrainei beraiena bailitz burua kentzen dieten
emakumeak.





Emakumea, txalaparta jotzen, martxoaren 8an

2013/10/02

Goizeko eguzkia

Estatu Batuetako Ed Lachman zinemagileak Edward Hopperren Goizeko eguzkia koadroa (1952) birsortu zuen Thyssen-Bornemisza Museoan, 2012ko udan.
Lachmanek hiru dimentsiotan erreproduzitzen du koadroaren agerraldia, eta, horrela, pintore estatubatuarrak artelanetan erabiltzen zituen zenbait baliabide zinematografiko argitzen dizkigu.


Argazkia: Madril, 2012ko abuztua.

2013/09/29

Ikusten dudanaren tamainakoa naiz / I am the size of what I see





Ikusten dudanaren tamainakoa naiz...


Unibertsoaz lurretik ikus daitekeen beste ikusten dut nire herrixkatik.
Horregatik nire herrixka beste edozein lur bezain handia da.
Ikusten dudanaren tamainakoa naizelako,
Ez nire altueraren tamainakoa.
Hirietan bizitza txikiagoa da
Hemen baino, nire etxean, mendi honen gailurrean.
Hirian etxe handiek giltzaz ixten dute begirada,
Zerumuga ezkutatzen dute,
Gure begirada bultzatzen dute zeru guztietatik urrun.
Txikiak bihurtzen gaituzte,
dena ateratzen digutelako,
Eta horrela ezin dugu begiratu.
Eta txiro bihurtzen gaituzte,
Gure ondasun bakarra ikustea delako.

Alberto Caeiro (Fernando Pessoaren heteronimoa)

Itzulpena: Josu A.


I’m the size of what I see...

From my village I see as much in the Universe as you can see from earth...
So my village is as big as any other land
Because I’m the size of what I see,
Not the size of my height...

In the cities life is smaller
Than here in my house on top of this hill.
In the city the big houses shut your sight with a key,
Hide the horizon, push your eyes far away from all the sky,
Make us smaller because they take away what our eyes can give us,
And make us poor because our only wealth is seeing.

Alberto Caeiro (heteronym of Fernando Pessoa)





 Serantes ez da handia,
baina menditik ikus daitekeen  beste ikusten da haren  tontorretik.
Horregatik da beste  mendi altuago batzuk bezain handia.
Bertatik ikusten denaren  tamainakoa delako,
Ez haren altueraren tamainakoa.

2013/09/17

Denbora / Time

Pio Barojak  ZalacaĂ­n el aventurero liburuan kontatzen duenez,
Urruñako kanpandorreko erlojuan latinez idatzitako esaldi hau irakurtzen zen:
“Vulnerant omnes, ultima necat”. 

Antza, Trento ezkero esaldi hori ipintzen zuten  erloju publikoetan.
Saran, Axular hainbat urtean erretore izandako elizako kanpandorrean, beste hau irakurtzen da:
“Oren guziek dute gizona kolpatzen, azkenekoak du hobirat egortzen”.
(Zauritzen dute ordu guztiek, azkenak hiltzen (hobiratzen) du). 
"They all (hours) wound, and the last one kills"


        Sara                  argazki librea: internetik hartutakoa librea
 
Tempus fugit

                                                                 Ia-ia ordu bat eta erdiak
                                                                                                                       
                                                                                                                                 
                                                          Denbora ihesi                                                Time flees

                                                                                                                            argazkiak (josu armaolea): urberuagako bainuetxea  

2013/09/10

1973ko irailaren 11


Irailaren 11 heltzen denean, New Yorkeko Dorre Bikien kontrako atentatu datorkigu burura; atentatu krudela eta ankerra. Baina, baita !973an Txilen egindako Estatu Kolpea ere.

Hemen Victor Jararen kanta eder bat: El Derecho De Vivir En Paz.



2013/09/08

Une xumeak


Palman aurkitu nuen txoko eder hau. Bertan liburu-denda bat: Babel.
Liburuak eta taberna, batera. Carver Country liburua erosi eta terrazan, garagardo bat eskatuta, irakurketaz gozatu nuen, ilundu arte.