2018/06/27

Fear



Fear (Akuarela eta errotuladoreak)


Raymond Carverren Fear izeneko poemaren esaldi bat aitzakiatzat hartu dut, letra eta koloreekin olgetan ibiltzeko.

2017/02/13

Itsasargia

Menorcako Cavalleria itsasargia, duela zenbait urte ateratako argazkia


Itsasargiek iluntasunean eta nora ezean dabiltzan nabigatzaileei portuko abarora sartzen laguntzen die.
Fernando Pessoak, idazle portugaldarrak, zioen barku baten helburua ez dela  nabigatzea, horrela ematen badu ere, portu batera heltzea baino. K. Kavafisek, beste modu batera, baina, gauza bera esan zuen; alegia, helburua da etxera heltzea; baina, hori bai, bidaiak urte askoan iraun dezala.

2017/02/06

Emakumea: Haize kontra


Bartzelonetan ateratako argazkia


"Badut fedea Frida Kalhoren
bekainen baso tankeran,
Virginia Wolfen gela hutsean,
eta Saforen aukeran,
berdin Maria Magdalakoan
eta Beauvoirren kaieran,
Marie Curieren karreran,
bular gabeko Agedan,
Adanik gabeko Eban,
Mogel, Borda eta Lujanbiogan
nola haiengatik geran
eta izenik jarri ez zaien
emakume guztiengan."

                                 Uxue Alberdi

2015/11/04

Nor ote da Parisko emakume gaztea? / Who is she?

Parisen, 2007ko udan ateratako argazkia: Senaren ertzean, andre gazte anonimo bat,  koadernoan idazten. Nor ote da? Zer ote da haren bizitzaz? Non ote dago orain? Zer idatzi zuen? Zer ...

 


nor da? 

nor da gogoan daukazuna, nor da
lo aurreko zure instanteen jabe, nor da
bihotzean daramazuna, nor da
zure begietan gorderik, nor da
nor da gogoan daukazuna, nor da
                               ruper ordorika

2015/10/14

Kafetegiko terraza, gauean.

Terrasse du café le soir, Place du forum, Arles
Van Goghek margotutako kafea.
Siziliatik bueltan, Arlesko kafetegi famatua bisitatzeko aukera izan genuen; gauean, gu heldu eta segituan itxi zuten, baina goizean, gosariaz eta lekuaz gozatu genuen.
 

2014/11/19

Zientzia eta Artea, Onkologikoan.

Madrilgo Universidad Complutenseko Alejandro Pérez-Ochoa eta New Yorkeko Unibertsitateko Timothy G. Bromage paleoantropologoen argazki mikrodigitalak.

Bietan, lakuetako Tenkaren (Tinca Tinca) ezkaten xehetasunak erakusten dira; lehenengoan, Kosmos izeneko argazkian, Chernobylgo (Ukrania) zentral nuklearretik urruneko laku batean bizi den arrain horren ezkata; bigarrenean, Kaos argazkian, Chernobylgo zentral nuklearretik hurbil bizi den arrain horren ezkata.

Kosmosa eta Kaosa: Donostiako Ospitale Onkologikoan eskegitako artelana.

 







2014/04/01

Leire Bilbaoren poema bat


Burua kentzen

(Leire Bilbao, Ezkatak, Susa, 2006)

Badira
emakume azalak
ezkata usaina baino itsaskorragoak
Badira
barrua nola hustu jakiteke
urdailera zuzenean doazen esku emeak
Badira
amantalean batzen diren odolak
Badira
senarraren begirada duten arrainak
Badira
arnasestuz erauzten diren zakatzak
Badira
olatuen dardara duten gorputzak
Badira
maitale desleialarekin bezala
itsasoarekin oheratzen direnak
Badira
arrainei beraiena bailitz burua kentzen dieten
emakumeak.





Emakumea, txalaparta jotzen, martxoaren 8an

2013/10/02

Goizeko eguzkia

Estatu Batuetako Ed Lachman zinemagileak Edward Hopperren Goizeko eguzkia koadroa (1952) birsortu zuen Thyssen-Bornemisza Museoan, 2012ko udan.
Lachmanek hiru dimentsiotan erreproduzitzen du koadroaren agerraldia, eta, horrela, pintore estatubatuarrak artelanetan erabiltzen zituen zenbait baliabide zinematografiko argitzen dizkigu.


Argazkia: Madril, 2012ko abuztua.