Bietan, lakuetako Tenkaren (Tinca Tinca) ezkaten xehetasunak erakusten dira; lehenengoan, Kosmos izeneko argazkian, Chernobylgo (Ukrania) zentral nuklearretik urruneko laku batean bizi den arrain horren ezkata; bigarrenean, Kaos argazkian, Chernobylgo zentral nuklearretik hurbil bizi den arrain horren ezkata.
Kosmosa eta Kaosa: Donostiako Ospitale Onkologikoan eskegitako artelana.
Estatu
Batuetako Ed Lachman zinemagileak Edward Hopperren Goizeko eguzkia
koadroa (1952) birsortu zuen Thyssen-Bornemisza Museoan, 2012ko udan.
Lachmanek hiru dimentsiotan erreproduzitzen du koadroaren agerraldia,
eta, horrela, pintore estatubatuarrak artelanetan erabiltzen zituen
zenbait baliabide zinematografiko argitzen dizkigu.
Unibertsoaz lurretik ikus daitekeen beste ikusten dut nire herrixkatik. Horregatik nire herrixka beste edozein lur bezain handia da. Ikusten dudanaren tamainakoa naizelako, Ez nire altueraren tamainakoa. Hirietan bizitza txikiagoa da Hemen baino, nire etxean, mendi honen gailurrean. Hirian etxe handiek giltzaz ixten dute begirada, Zerumuga ezkutatzen dute, Gure begirada bultzatzen dute zeru guztietatik urrun. Txikiak bihurtzen gaituzte, dena ateratzen digutelako, Eta horrela ezin dugu begiratu. Eta txiro bihurtzen gaituzte, Gure ondasun bakarra ikustea delako.
Alberto Caeiro (Fernando Pessoaren heteronimoa)
Itzulpena: Josu A.
I’m the size of what I see...
From my village I see as much in the Universe as you can see from earth... So my village is as big as any other land Because I’m the size of what I see, Not the size of my height...
In the cities life is smaller Than here in my house on top of this hill. In the city the big houses shut your sight with a key, Hide the horizon, push your eyes far away from all the sky, Make us smaller because they take away what our eyes can give us, And make us poor because our only wealth is seeing.
Alberto Caeiro (heteronym of Fernando Pessoa)
Serantes ez da handia,
baina menditik ikus daitekeen beste ikusten da haren tontorretik.
Horregatik da beste mendi altuago batzuk bezain handia.
Irailaren 11 heltzen denean, New Yorkeko Dorre Bikien kontrako atentatu datorkigu burura; atentatu krudela eta ankerra. Baina, baita !973an Txilen egindako Estatu Kolpea ere.
Hemen Victor Jararen kanta eder bat: El Derecho De Vivir En Paz.
Beheko linkean sartuz gero, Euskal Herrian izandako bonbardaketen gaineko material ugaria izango duzu: testuak, bideoak, lekukotasunak, kronikak, poemak eta argazkiak.
Durangoko hondakinei: Podomaticen otoitz baten modura grabatutakoa. Aparatu gainean klikatuz gero, audioaren deskripzioa ikusiko duzu.
Gerra Zibilean, ume asko, familiarengandik bananduta, Santurtziko portutik abiatu ziren barkuetan atzerrira eraman zituzten: harrezkero, haietako asko ez ziren itzuli jaioterrira. Santurtziko arrantza-portuko garabiaren oinarrian egindako
mosaikoaren zati honetan, une tragiko hura gogorarazten da.
Hil honen 31n, Durangoko bonbardaketaren 74. urteurrena izango da, apirilean, Gernikakoa eta Eibarkoa. Uztailean, Otxandiokoaren 75. urteurrena. Hementxe, geure herrian, izandako bonbardaketen gaineko lekukotasun batzuk irakurri, entzun eta ikus ditzakezu, beheko helbidean:
Fuimos a Jack's, un restaurante angosto y ruidoso que tiene buenos sandwiches de pastrami y fotografĂas de antiguos equipos de los Dodgers colgadas de las paredes.
Encontramos una mesa al fondo, pedimos nuestro almuerzo y luego Auggie se lanzĂł a contarme su historia.
- Fue en el verano del setenta y ... ...
Ipuina ingelesez irakurri nahi baduzu, jo ezazu blogeko orrialdeetara. (Euskarara ez dut itzuli oraindino. / Ifyou want to read thestoryinEnglishgoto "Pages".
Andereak eta gizonak ez dute egundo elkar ikusi. Batak A hirian bizi eta hango eskolan lan egiten du, eta besteak B hirian, bertako eskolan klasea emanez. Bata bestearengandik oso hurrin bizi dira, eta hala ere sarritan amets berdinak egiten dituzte.
Iragan gauean amodio grinatsu eta ezinezko bat amets egin zuten eta, goizaldean, ia aldi berean esnatu egin ziren, amets arraroa etenda, samindurik.
Gaur, goizeko hamarretan, lerro paraleloei buruzko klasea ematen ari dira. Eta zergatik jakin gabe, tristatu egiten dira, elkarrengandik hurrin, ia une berean, arbelean klarion zuriaz bi lerroak marraztean, lerro paraleloak ez direla inoiz batuko gogo ilunez erakustean.
Joseba Sarrionandiaren Han izanik hona naizliburutik hartutako testua